 |
Santurtzi Bizkaiko kostaldearen ipar-mendebaldean dago, Abrako golkoak inguratuta. Bilbo Handiaren barruan dago, Serantes mendi dotorearen hegalean. Santurtzi, batez ere, bi elementuri esker ezaguna da. Batetik, bere portuari esker; estatuko garrantzitsuena da tona-kopuruari dagokionez. Bestetik, bere sardinak direla-eta; sardina horiek kopla ezagunetan ere aipatzen dira, hala nola, “Desde Santurce a Bilbao...” kopla ospetsuan. |