Jatetxeak
Nazioarteko sukaldaritza
Pintxoak jateko tabernak
Fast food
|
 |
| Jatetxeak |
 |
 |
 |
Gastronomia Euskal Herriaren osagarrietako bat da, bere mendian berdea, bere itsasertza astintzen duen itsasoa, bere hizkuntza edota bere folklorea bezalaxe. Euskal Herrira antzinako garaietatik heldu diren bisitarien etorrarekin batera garatu da bertako sukaldaritza. Nolanahi ere, euskal sukaldaritzak "belle epoque" garaiz geroztik ( XX. Mendearen hasieraz geroztik) hartu ospea nazioarte-mailan. |
 |
Bertako baserriek sukaldaritza-ohiturak gorde dituzte eta ohitura hauetan antzinako ohiturez gain kanpotik etorritako ohiturak ere bildu dira. Belaunaldiz belaunaldi osatutako ondare honek sukaldaritza-kultura berri bat sortarazi du, azken hogeita bost urteotan batik bat. Sukaldaritza-kultura honen barruan sukaldariek eta sukaldaritza-eskolek errezeta tradizionalak gainditu dituzte eta biztanle-kopuruari dagokionez goi-mailako sukaldaritzako kalitate eta kantitate handiena duen munduko eremu
bihurtu dute Euskal Herria.
Sukaldaritzako tradizioa Santurtzin Euskal gastronomia da gure herria erakargarri egiten duen beste alderdietako bat, izan ere, bertoko sukaldaritza zeharo nabarmengarria da. Parrilletako txingarretan erre berri diren sardinen usain zoragarria hemengo sukaldaritzako menu tipikoekin uztartzen da, harmonia goxo-goxoa sortuz. Izan ere, arrain freskoek, haragi bikainek eta ortuko produktuek osatzen dute hemengo sukaldaritza tipikoa eta arreta handiz prestatutako plateren oinarria dira, gusturik zorrotzenak ere liluratuta uzteko.
Pintxoak Santurtzin, Euskal herriko gainontzeko herri eta hirietan legez, ohitura handia dago txikiteoan (ardotan) eta pintxotan ibiltzeko.
Santurtzin bada tabernaz betetako gune bat, "La txitxarra" deitzen diotena. Genaro Oraá kalean eta inguruetan dago. Alde horretatik Dolar kalea (Mendizabal kapitaina) eta Juan XXIII.a ere ezagunak dira.
|
 |
|
Beste loturak:
Jatetxeak
Nazioarteko sukaldaritza
Pintxoak jateko tabernak
Fast food
|
 |
|